Elkarretaratzeak egingo dituzte bihar Zarautzen, Azpeitian eta Azkoitian, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 6a

Astelehen goizaldean Erandion hilik agertu zen 39 urteko emakume bat, indarkeria zantzuekin. Haren bikotekidea atxilotu egin du ertzainak. Hori dela eta, salaketa ekitaldi ugari deitu dituzte biharko. Zarautzen, elkarretaratzea egingo dute, emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatzeko. Lege Zaharren Enparantzan izango da, 19:00etatik aurrera. Zarauzko Udalak ere bat egin du elkarretaratzearekin, eta herritarrei bertaratzeko eskatu die.

Azkoitian, 19:00etan izango da elkarrateratzea Azkoitiko Emakumeen Mahaiak deituta, herriko plazan. Udalak bat egin du elkarretaratzean parte hartzeko deiarekin.

Azpeitian, ordu berean izango da elkarretaratzea, 19:00etan. Bilgune Feministak deitu du Emakumeen kontrako indarkeriak ez! lelopean. Kontzentrazioa plazan izango da. Emakumeen Mahaiak bat egin du deialdiarekin, eta azpeitiarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide