'Proposamen italiar bat' gaur, Garoan

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 2a

Hitzaldi-errezitaldia antolatu dute gaurko, Garoa liburu dendan. Anjel Lertxundik eta Iñigo Astizek eskainiko dute Proposamen italiar bat saioa. Bertan, Sandro Penna eta Eugenio Montale poetez ariko dira, eta poema itzuliak irakurriko dituzte. Alex Gurrutxagak gidatuko du.

Horrekin batera, Paperezko lagunak irakurle txokoaren aurkezpena egingo dute. 19:30etik aurrera izango da.

Munduko Poesia Kaieretako hiru zenbaki berriak aurkeztu zituen atzo Susa argitaletxeak Donostiako Garoa liburu dendan, eta horietako batean Eugenio Montale italiarraren poemak jaso dituzte. Hain justu ere, hura itzultzeaz arduratu da Lertxundi; beste bietan Jorge de Sena eta Ingeborg Bachmann jaso dituzte, hurrenez hurren, Rikardo Arregiren eta Nagore Tolosaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide