Asteburuan hainbat ekitaldi izango da Urola Kostako herrietan, baina kirolekoak izango dira asko, besteak beste: harri jasotze lehia, pilota partidak, Zarautzen Surf Zinema, halterofilia, Zumaian Zakila Bira, igeriketako ospakizuna Azpeitian... Baina, badira beste era bateko ekitaldiak ere. Hona hemen asteburuko ekitaldiak herriz herri:
AIA
- Urdanetan, pala eta eskuz binakako pilota txapelketak, igandean.
- Harri txikien Euskadiko Harri Jasotze lehia, igandean.
AZKOITIA
- Bizkargi dantza eskolakoekin plaza dantzak, ostiralean.
AZPEITIA
- Izarraitz Igeri Elkarteak 30. urteurreko ekitaldiak egingo ditu, larunbatean.
GETARIA
- Gipuzkoa mailako pilota partidak, larunbatean.
ZARAUTZ
- Kontzertuak Putzuzulon, ostiralean.
- 'Proposamen italiar bat' errezitaldia Garoan, ostiralean.
- Zarautz Surf Zinema, ostiraletik igandera.
- Ekonomia alternatiboa eta solidarioaren II. azoka, larunbatean.
- Halterofiliako taldekako Gipuzkoako txapelketa, larunbatean.
- Zarautz Noseriding Jaia, larunbatean.
- Askapenaren ekitaldia, larunbatean.
ZESTOA
- Gaztelekua berriro martxan, asteburuan.
ZUMAIA
- XIX. Zakila Bira, larunbatean.