Lehen Hezkuntzako lehenbiziko mailako haurrentzako matrikulazioa ireki du Zarauzko Jalgi dantza taldeak. Izena emateko mezu bat bidali beharko da jalgi.dt@gmail.com helbidera, haurraren izen-abizenak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefono bat zehaztuz.
Entseguak asteartetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara izango dira Ebro etxean.
2012an sortu zuten Jalgi Mollarri eta Iratzarri dantza taldeetan jardun zuten hainbat herritarrek. Euskal kulturaren bultzatzaile izatea du helburu nagusia, haurrek herriko festetan euskal dantzak egiteko gaitasuna izatea zein euskal dantzen kulturaren transmisio lanak egitea. “Indartsu igaro ditugu hiru urte hauek; aurrera egiteko nahia eta gogoa dugu dantza taldeak”, diote dantza taldeko ordezkariek. Eta horregatik aurtengo ikasturtean berrikuntzak izango direla aurreratu dute.