https://youtu.be/aUXe8mt2HwQ
Dagoeneko entzungai dago Leize taldearen lan berriko singlea: Hundiendome en la noche. Cuando te muerden disko berriko aurrerapen lana da honakoa, eta jakinarazi dutenez, "egungo gizarte hotz eta urrunean beharrezkoa den harremanez" hitz egiten du. Bihartik aurrera jarriko dute salgai single-a.
Disko berria, Cuando te muerden, urriaren 16an kaleratuko dute. Dagoeneko lotu dituzte zuzeneko batzuk; hona hemen kontzertuen zerrenda:
- Urriaren 10a. Torres de la Alameda (Madril)
- Urriaren 16a. Cuenca
- Urriaren 17a. Onda (Castello)
- Azaroaren 20a. Burlada (Nafarroa)
- Abenduaren 12a. Bartzelona