Zarauzko Udaleko Hezkuntza sailak ikasturte berrian ere martxan jarriko du Ludoteka zerbitzua. Aurten urriaren 15ean hasiko dute bertako ikasturtea. Zarauzko Ludotekan matrikulatu nahi dutenek urriaren 7etik 9ra eta 13tik 14raizango dute horretarako aukera. Honakoa da bulegoko ordutegia: 09:00-11:30 eta 17:00-19:00 bitartean.
Urritik maiatza bukaerara arteko matrikula, ikasturte osokoa 85 euroko izango da. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Ludotekan bertan eskuratu ahalko dute, eta bide batez, berau ikusteko aukera ere izango da.