Ekonomia alternatibo eta solidarioaren II. azoka egingo dute Zarautzen larunbatean

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko irailaren 30a

Helburua da "alternatiba ezberdinei" buruzko informazioa ematea azokaren bitartez. Goizez zein arratsaldez izango da azoka hori Lege Zaharren Enparantzan. Bertan hainbat eragile izango dira haien proposamenak aurkezteko eta haien produktuak eskaintzeko: Fiare banku etikoko kideak; Goienerrekoak; Emaus fundaziokoak; Oikokredit- Euskadikoak; Gipuzkoako Abere eta Landare Babesleak elkarteko kideak; Tumainia bidaia solidarioak-ekoak; Izeba proiektukoak; Acoes Honduras elkartekoak; Irure Txikiko barazkiak-ekoak; Goiabekoak; Agerreburuko gazta elkartekoak; Karabeleko proiektuko ordezkariak eta  Bidezko Merkataritzakoek.

Iaz antolatu zuen Zarauzko Solidaritate Koordinadorak lehenbiziko aldiz ekonomia alternatibo eta solidarioaren azoka, eta aurten jarraipena ematea erabaki dute. 10:00etatik eta 14:00etara zein 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide