ZarautzOneko kideak indarberrituta itzuli dira, eta hori erakusteko hizlari garrantzitsu batekin ekin diote udazkeneko zikloari: Toti Martinez de Lezea idazlearekin. Atzo eskaini zuen Modelon euskal emakumearen inguruko hitzaldia eta jende ugari bildu zuen. Bertaratu ezin izan zutenek streaming bidez ikusi dezakete atzoko jardunaldia.
Larunbatean jarraituko dute udazkeneko egitarauarekin. Egun horretan Pasaiara joango dira parte-hartzaileak, Albaola bisitatzera gida batekin. Horri esker, Erdi Aroko ekonomian balearen arrantzak izan zuen garrantzia ezagutzeko aukera izango da, eta baita San Juan ontziaren erreplika ikustekoa ere. Ondoren, 11:30 aldera, Victor Hugoren etxe bisitatuko dute, Pasai Donibanen, eta hamaiketakoa egingo dute Txuloxo tabernan.
Autobusa 09:00etan irtengo da larunbatean, Argi kafetegiaren paretik. 14:00ak aldera itzuliko dira Zarautzera. Bertan parte hartu nahi dutenek 606-966395 telefono zenbakira deitu beharko dute. 20 euro kostako da pertsonako.
Informazio zabalagoa eskuratzeko, ZarautzOn elkartearen webgunea bisita daiteke.