KIROLA // Kamel Ziani oriotarrak eta Usoa Ostolaza zarauztarrak irabazi zuten larunbatean II. Itsas Kroseko lasterketa, 25:49 eta 30:37 denborarekin, hurrenez hurren. Korrikalariek zortzi kilometroko lasterketa osatu zuten, Zarauztik Getariara joan-etorria eginez. Sergio Uriarte eta Idoia Martinez de la Fuente patinzale gasteiztarrak izan ziren, bien bitartean, patin proban helmugaratzen lehenak.