GIZARTEA // Ikasturte berriarekin batera, frantsesez trebatzeko mintzapraktikei hasiera emango diete aurten ere Zarautzen. Bihar egingo dutre lehenengo saioa, 17:00etatik aurrera. Ohi bezala, herritarrak Txiki-Polit tabernan bilduko dira, eta kafe baten bueltan frantsesez hitz egiteko nahiz trebatzeko aukera izango dute elkarrekin. Nahi duen orok har dezake parte egitasmoan.