KIROLA // Iaz bertan behera utzi behar izan zuen elkarteak Corcadas mendirako irteera. Aurtengorako antolatu dute berriz ere, eta irteera beste bi mendirekin osatzea erabaki dute, hiru eguneko egitaraua osatuz. Bihar izango da izena emateko azken eguna Pagoetaren egoitzan, 19:30etik 20:30era. Informazio zabalagoa www.pagoeta.com gunean eskura daiteke.