Uretako Sorospenen ikastaroan parte hartuko dutenek, berriz, ur inguruak aztertzen ikasiko dute, hondartza bereziki, babeserako, prebentziorako eta erreskaterako teknikekin batera.
Ikastaroetan izena emateko baldintza bakarra bete beharko da: 16 urtetik gora izatea Lehen Sorospenen ikastaroa egiteko, eta 18 urtetik Uretako Sorospenentzat. Era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarriak izango dira.
Informazioa lortzeko edo izena emateko, 610-102872 telefonora deitu beharko da, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, edo posta elektronikoz mezua bidali zarautz@cruzroja.es helbidera.