Urriaren 6an ekingo dio Kostan elkarteak ikasturte berriari

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko irailaren 28a

Urtero legez, Kostan elkarteak ikastaro ugari antolatu ditu ikasturte berrirako ere. Urriaren 6an hasiko dituzte ikastaroak, eta besteak beste, bizitzaren filosofia, konpositore handien biografia, Europa, Elizaren historia, munduko egungo egoera, Euskal Herriko historia, osasuna, etika eta zinematografiari buruzko eskolak jaso ahalko dituzte izena ematen dutenek. Eskolak asteartetan eta ostegunetan izango dira Urola Kostako Udal Elkartean, 10:00etatik 12:00etara.

Horrez gain, hainbat hitzaldi ere eskainiko dituzte datorren maiatzean; zehazteke dituzte oraindik.

Urteko kuota 25 eurokoa da, ikasturte osorako matrikula 80 eurokoa eta ikasgai bakoitzekoa 25 euro. Ikasgai guztiak jaso nahi dituenak 105 euro ordaindu beharko ditu, matrikulari dagozkion 80 euro eta elkarteko urteko kuota beste 25 euro. Ikasgai solteak hartu nahi dituenak, aukeratutako ikastaro ala ikastaroez gain, urteko kuota ere ordaindu beharko du. 2100-6472-13-2200022900 kontu korrontera  (La Caixa) sartu beharko da bakoitzak aukeratutako ikasgaiei dagokion diru kopurua. Informazio zabalagoa eskuratzeko 943-832607 telefonora deitu daiteke, kostanelkartea@gmail.com  helbidera idatzi eta Kostan elkarteko webgunea bisitatu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide