Kamel Ziani oriotarrak eta Usoa Ostalaza zarauztarrak irabazi dute II. Itsas Kroseko korrikako proba

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko irailaren 27a

Sergio Uriarte eta Idoia Martinez de la Fuente patinzale gasteiztarrak izan dira lehenak helmugara heltzen. 00:24:29 eta 00:28:37 denboran egin dute patinetako ibilbidea, hurrenez hurren. Getaria-Zarautz-Getaria bi aldiz egin dute patinzaleek. Guztira, 15 kilometro.

Korrikako proba, berriz, Kamel Ziani oriotarrak eta Usoa Ostolaza zarauztarrak irabazi dute, 00:25:49 eta 00:30:37 denborarekin, hurrenez hurren. Korrikalariek zortzi kilometroko lasterketa osatu dute, Zarauztik hasi, Getariara iritsi eta ibilbidea Zarautzen amaitu arte.

Sailkapen osoa ikusteko, Herrikrossaren webgunea bisita dezake.

Bigarren urtea da Zarauzko eta Getariako udalek, Donostiako Bera Bera Patin Eskolak eta ZKE Zarautz Kirol Elkarteak Itsas Krosa antolatzen dutena.  Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz Zarautz eta Getaria artean kirol jardunaldi hori, ZKE jendarteratu, Getaria eta Zarautz arteko parajea aprobetxatu eta kirola sustatze aldera.

[flickr_set id="72157656792639614"]

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide