Goizeko 08:30ak aldera atera dira Donostiatik Gipuzkoa Kostalde Baleadako parte-hartzaileak. Bertatik, Igeldo pasata, Kukuarrira igo dira eta Orion egin dute geldialdia. Bertan Albaolaren materialarekin osatutako erakusketa ikusi eta hamaiketakoa egin dute ikastola atarian. Txurrukatik Talaimendira igota, Zarautzerako bidea hartu dute.
Orain ari dira apurka-apurka Munoara heltzen. Bazkari herrikoia egingo dute bertan eta ondoren askotariko ekitaldiak izango dira.
[flickr_set id=72157658700480009]