Sanmiel jaietan murgildu da Zarauzko Itxasmendi

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko irailaren 26a

Atzo hasi ziren zarauztarrak Sanmielak ospatzen Itxasmendi auzoan. 18:30 inguruan eman zieten jaiei hasiera, txupinazoarekin, eta pintxo potearen ondoren,  DJ Davilaren eta Rockalean taldearen emanaldiak izan ziren. Gaurko eguna arku-tiru eta toka txapelketarekin hasi dute. Herritar ugari bildu da bertan, probak bertatik bertara jarraitzeko.

[flickr_set id="72157659089389622"]

Festak igandera arte iraungo du auzo horretan. Hona hemen gaurko eta biharko ekitaldien zerrenda:

Gaur, irailak 26

14:30ean. Herri bazkaria karpan.

20:30ean. Itsas-Rock jaialdia. Hasiera emateko Valladolidetik etorritako taldea: Iron-What, Iron Maiden-en soinuekin gozatzeko. Jarraian, Leize talde mitikoaren kontzertua. Jaialdia bukatzeko, Picadura taldeak Barrikadaren soinua eskainiko du.

23:15ean. Su artifizialen erakustaldia.

Bihar, irailak 27

11:30etik 13:30era. Haurrentzako parkea, bost puzgarriz osatua (Itxasmendi auzo elkartearen laguntza bereziari esker).

13:00etan. Patata tortilla lehiaketa (oinarri bazala patatak eta arraultzak). Saria Amezti Gain sagardotegiak emango du.

16:00etatik 19:00etara. Berriro puzgarriak eta, ondoren, apar festa. Segidan, dantzaldi erakustaldia Itxasmendi auzo elkarteko dantzarien eskutik. Ondoren, DJ Davilak jaien amaiera girotuko du musikarekin.

18:00etara. Egunean zehar txahala burruntzian erreta eskainiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide