Ikasturte berriarekin batera, frantsesez trebatzeko mintzapraktikei hasiera emango diote aurten ere Zarautzen. Txiki-Polit tabernan bilduko dira ostegunetan, 17:00etan, eta nahi duen oro har dezake parte. Praktikatzeko saioekin urriaren 1ean hasiko dira, ostegun honetan.