Txiki eta Otaegi fusilatu zituzteneko 40. urteurrena gogoan hainbat ekitaldi izango da asteburuan Azpeitia, Nuarbe eta Zarautz artean. Horiez gainera kirolekoak ere badira, kulturakoak eta aisialdiakoak.
Hona hemen Urola Kostako asteburuko ekitaldien zerrenda herriz herri:
AIA
- Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa, igandean.
AIZARNAZABAL
- San Migel jaiak, ostiralean, larunbatean eta igandean.
AZKOITIA
- Bularreko Minbiziaren Aurkako I. Lasterketa Herrikoia, larunbatean.
- Carmina Burana obra, larunbatean.
- Radio Crimen taldearen kontzertua, larunbatean.
- Terraferma eta Ma Ma filmak, asteburuan.
AZPEITIA
- Ikastolak 50 urte Urola bailaran egitasmoaren aurkezpena, ostiralean.
- Ikastolen Elkartearen ikasturte hasierako ekitaldia, larunbatean.
- Txiki eta Otaegi erail zituzteneko 40. urteurreneko ekitaldiak, larunbatean.
- Karting eta Supermotard erakustaldia, larunbatean.
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirena, larunbatean.
- Euskal Herriko I. Sagardo Txapelketa herrikoia, larunbatean.
- Zine emanaldiak, asteburuan.
GETARIA
- II. Itsas Krosa, larunbatean.
ORIO
- Orioko Surf Txapelketa, asteburuan.
- Gazte Festak, ostiraletik igandera.
ZARAUTZ
- Itxasmendin festak, asteburuan.
- Kostalde Baleada, larunbatean.
- II. Itsas Krosa, larunbatean.
- Txiki eta Otaegiren 40. urteurreneko omenaldi ekitaldia, igandean.
- Iker Laurobaren zuzenekoa, igandean.
ZESTOA
- Sabin Etxaide erail zuteneko 30. urteurreneko ekitaldiak, larunbatean.
ZUMAIA
- Sofa taldearen kontzertua, ostiralean.
- Sanmielak Artadin, asteburuan.
- Emakumeen Mundu Martxako ekitaldia, igandean.