https://vimeo.com/124823654
Ura, Haizea, Harriak eta Orrialdeak izeneko erakusketa kolektiboa inauguratuko dute gaur Sanz Enean, 12:00etan. Bertan, Ricardo Abaunza, Jose Mª Pinto, Roberto Zalbidea, Maria Jesus Cueto, Santi de Paulas, Ignacio Garay, Eugeniny Plastinin, Marisol Cavia eta Massimiliano Tonelli artistek hartu dute parte. Bertaratzen direnek pintura, argazkiak, bideo-artea eta instalazioak ikusteko aukera izango dute.
Aldi berean, erakusketaren koordinatzailea Massimiliano Tonellik Ura nola ebaki poema batekin performance-a egingo du 12:30ean eta 19:00etan.