Puntueus Fundazioak kanpaina berezi bat hasi du, sarean .eus domeinua ahalik eta gehien zabaltzeko. Urriaren 15era bitartean parte hartu ahal izango dute herritarrek ekimen horretan. Kanpainak honakoa galdetzen dio gizarteari: "Zer marka nahi duzu .eus izatea?". Erantzuna dutenek nahikoa dute markari, edozein euskarritan, argazkia atera eta #markatupuntueus traola erabiliz sareratzearekin.