Langileak lorezaintza lanetan. (Hitza)
Urola Kostan enplegua sustatzea da deialdiaren xedea eta lanerako zailtasun bereziak dituzten pertsonen lan egiteko aukerak handitu nahi dituzte aldi baterako lan esperientziaren bidez. Modu horretan herritar horien prestakuntza, gaitasuna eta motibazioa indartu nahi dute. Urola Kostako Udal Elkarteak 10 lagun kontratatuko ditu: Mantentze-lanetako enkargatu bat eta sei peoi; horiek lorezaintza, pintura eta igeltsaritza lanak egingo dituzte. Ingurumen teknikari bat eta enpresa arloko bi teknikari. Sei hilabeterako lanaldi osoko kontratuak izango dira.
Aukeraketa egiterakoan hainbat irizpide kontutan hartuko dituzte. Alde batetik, ezinbestekoa da Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta Aian, Getarian, Orion, Zarautzen edo Zumaian erroldatuta egotea. Bestetik, hainbat kolektibok lehentasuna izango dute. Horregatik, kontratatuen %30a diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzaile titularrak izango dira; %40a emakumeak eta %15a 55 urtetik gorako herritarrak.
Lanpostu deialdiari buruzko informazio gehiago nahi dutenek edo izena eman nahi dutenek Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean Lan Eskaintzak atalean eskuratu ditzazkete deialdiaren oinarriak eta izena-emate orria.