ZARAUTZ // Autorik Gabeko Eguna dela-eta, herriko hainbat kale itxi egingo dituzte gaur: Santa Marina, Zigordia, Foruen, Ipar, Salegi, San Frantzisko eta Araba kaleko zati bat. Gainera, doan izango da herriko autobusa. Bizikletak konpontzeko tailerra ere eskainiko dute Araba kalean, Eroski saltoki handiko biribilgunetik kiroldegiko biribilguneraino itxiko duten zatian, 18:00etatik 19:00etara.