Beasaingo saioan, Ane Labakak egin zuen bigarren, eta hirugarren Iñigo Mantzizidor Mantxi zarauztarrak. Beasaingo saiorako sarrera denak saltu zituzten, 350 bertsozale elkartuz Beasaingo Usurbe antzokian. Datorren larunbatean Azpeitiko Soreasu antzokian jokatuko da txapelketako bigarren final zortzirena, eta igandean Lasarte-Orian hirugarrena.
| BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
| Jon Maia Soria | 456,5 |
| Ane Labaka Mayoz | 444 |
| Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi | 427 |
| Beñat Iguaran Amondarain | 420 |
| Eli Pagola Apezetxea | 420 |
| Haritz Mujika Lasa | 409 |
Larunbatean, 17:30ean, Azpeitiako Soreasu antzokian izango den final zortzirenean Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal bertsolariak ariko dira.
Igandean, berriz, 17:30ean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariekin.
Bi saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.