Helburua gurasoei Zarauzko Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea izango da. Jokalari berrien gurasoei dago zuzenduta, baina gainontzekoak ere ongi etorriak izango direla jakinarazi dute. Bi bilera deitu dituzte. Euskarazko astelehenean egin zuten, eta gaur, berriz,gaztelaniazkoa dute, 20:00etan, Aritzbatalde kiroldegiko bilera gelan. Bertaratuko direnei puntualtasuna eskatu diete.
Entrenamenduekin urrian hasiko dira: benjaminak (LH 3. eta 4. mailakoak) urriaren 5ean eta alebinak (LH 5. mailakoak) zein neskak hilaren 2an. Astelehenetan entrenatuko dute benjaminek, Astin 18:00-19:00 artean eta ostiraletan alebinek eta neskek, leku berean. Alebinak 18:30etik 19:30era entrenatuko dute eta 18:00etatik 19:00etara neskek.