Zumaiako trainerua Bermeoko estropadan. (Klausser)
Gaur 12:00etan hasi da TKE Ligako bigarren igoera estropada. Erlojuaren kontra aritu dira Zumaia, Getaria, Portugalete eta Mugardos Ibaizabalen eta Zumaia izan da azkarrena (20:03,70), etxeko traineruari Portugaleteri (20,04,14) ehunenekoak aterata.
Zumaiak irabazi ditu play-offeko bi estropadak eta datorren denboraldian Telmo Deunek TKE Ligan jokatuko du. Arraun elkartetik jakinatazi dutenez, gaur 19:30ean ongi-etorria egingo diete arraunlariei kofradian igoera ospatzeko.
Getaria (20:21,62) hirugarren izan da Portugaleteko estropadan eta igoera postuetatik kanpo geratu da Esperantza ontzia. Izan ere, bi jardunaldietako puntuak kontutan hartuta Getaria eta Portugaleteren artean berdinketa gertatu da bost punturekin, baina bi egunetako denborak batuta azkarragoa izan da talde bizkaitarra.
Mugardos taldea laugarren izan da igoera faseko bi estropadetan (20:26,28).
SAILKAPEN OROKORRA (bi estropadetako denborak kontutan hartuta)
1.-Zumaia 40:42,16 (8 puntu)
2.- Portugalete 40:46,84 (5 puntu)
3.- Getaria 41:03,12 (5 puntu)
4.- Mugardos 41:22,30 (2 puntu)
Zumaian Telmo Deunekoei egindako harrera (Baleike.eus).
- Irudietan: Telmo Deunekoei Zumaian egindako harrera