Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak itsas bidaia bat zozkatuko du. Irailaren 21etik urriaren 4ra bitartean, elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean egingo dute zozka, hain zuzen. Erosketa bakoitza egitean, txartel bat bete beharko dute erosleek eta zuzenean sartuko dira zozketan. Urriaren 7an emango dute ezagutzera irabazlearen izena.
Mediterraneoan zehar izango da bidaia hori, Bartzelonatik hasi eta Marseilla, Genova, Sizilia eta Malta bisitatzeko aukera izango da. Informazio gehiago nahi duenak Murkil elkartearen webgunea bisita dezake.