KIROLA // Squash Euskal Ligaren barruan antolatu dute proba hori. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako 30 jokalarik hartuko dute parte. Zarautz Kirol Elkarteko ordezkariek nabarmendu dute horien artean bi emakumezkoak direla. Gaur ekingo diote txapelketari, kiroldegian 18:00etan, eta bihar jarraituko du. Egun horretan, 09:00etan hasiko dira partidekin eta finalak, berriz, 16:00etan izango dira.