La Jodedera musika taldeak kontzertua emango du gaur, Arranon

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 6a

Arranopola kultur elkarteak antolatu du abuzturako egutegia. Ostegunero, mota askotako kontzertuak egongo dira Arrano atarian, Arrano libre eta zabalik lelopean. Gaur, kasu, La Jodedera laukote euskaldun-kubatarrak eskainiko du emanaldia. Girotzeko, momentuan prestatutako mojitoak eskainiko dituzte.

Hilaren 13an, MMÁtarrak eta Amamantzako guapuek taldeek jardungo dute. Okene Abrego eta Mariano Hurtadoren egitasmo berria da MMÁtarrak, eta azpeitiarrek eta zarauztarrek osazen dute Amamantzako guapuek taldea.

Zarauztarrak izango dira hilaren 20ko protagonistak: Mor More taldea eta Arrutiko Intxaurrak bakarlaria. Eta abuztuko egitaraua amaitzeko, Morau eta Beñardo eta Ez Aurkeztuak taldeek eskainiko dute kontzertua. Emanaldi guztiak 20:30ean izango dira, Arrano kanpoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide