Jantoki beganoa egongo da gaur Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 6a

GIZARTEA // Jantoki begano bilakatuko da gaur Putzuzulo, hileko lehen ostegunero bezala. 20:30etik aurrera Tito, P. Bong, eta JP sukaldariek Merkatu Plazan erositako osagaiekin prestatutako bi plater eta postrea dastatu ahalko dira. Hori guztia, «poza eta borondate xumearen truke». Etekinik aterako balute, animalien eskubideen defentsarako erabiliko lukete diru hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide