La jodedera taldeak kontzertua emango du bihar, Zarauzko Arrano kanpoan

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 5a

 

https://www.youtube.com/watch?v=wTQt1ZE-Ad0

 

Arranopola kultur elkarteak antolatu du abuzturako egutegia. Ostegunero, askotariko kontzertuak izango dira Arrano atarian,  Arrano libre eta zabalik lelopean. Bihar, esaterako, La jodedera laukote euskaldun kubatarrak eskainiko du emanaldia. Girotzeko, momentuan egindako mojitoak eskainiko dituzte.

Hilaren 13an, MMÁtarrak eta Amamantzako gaupauek taldeak jardungo dute. Okene Abrego eta Mariano Hurtadoren egitasmoa berria da MMÁtarrak, eta azpeitiarrek eta zarauztarrek osatzen dute Amamantzako gaupuek taldea.

Zarauztarrak izango dira hilaren 20ko protagonistak: Mor More taldea eta Arrutiko Intxaurrak bakarlaria.  Eta abuztuko egitaraua amaitzeko, Morau eta Beñardo eta Ez aurkeztuak taldeek eskainiko dute kontzertua. Emanaldi guztiak 20:30ean, Arrano kanpoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide