Jantoki beganoa izango da bihar Zarauzko gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 5a

Jantoki begano bilakatuko da bihar Putzuzulo, hileko lehen ostegunero bezala.  20:30etik aurrera Tito, P. Bong, eta JP sukaldariek Merkatu Plazan erositako osagaiekin prestatuko bi plater eta postrea dastatu ahalko dira. Hori guztia, «poza eta borondate xumearen» truke. Etekinik aterako balute, animalien eskubideen defentsarako erabiliko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide