Aiala, maila berriari heltzeko prest

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 4a

Aiala Zarautzek bihar ekingo dio emakumezkoen ohorezko mailako ligari. Bera Bera talde donostiarraren aurka neurtuko dituzte indarrak, 18:00etan, Bidebietako kantxan. Denboraldiari merezi duen hasiera emateko, taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten herenegun Argiñano jatetxearen terrazan. Era berean, ekipamendu berria aurkeztu zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide