6.000 euroko gastua sortu du Zumaian bost edukiontzi erre izanak

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 3a

Urola Kostako Udal Elkartea.

Azken hilabeteetan bost edukiontzi erre dituzte Zumaiako Basadi auzoan, azken biak joan den ostegunean. Urola Kostako Udal Elkarteak eskatu du "horrelako jokaerekin" bukatzeko. Izan ere, edukiontzi horiek erre izanak 6.000 euroko gastua ekarriko dio udal elkarteari. Igor Iturain Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak ohar bidez eman du gertakarien berri, eta gogorarazi du bost herrietako udalei eta biztanleei eragingo diela gastuak.

Ekainaren 13an, hiru edukiontzi erre zituzten. Bi Basadin bertan; eta, bestea, anbulatorio zaharrean. Joan den ostegunean ere Basadin erre zituzten beste bi kontainerrak.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide