Zumaiak irabazi du VI. Getariako Estropada. Gaurko jardunaldian, 20:22 denbora egin du, eta atzetik, sei segundura heldu da Getaria. Ondarroa izan da hirugarren (20:34). Orio zortzigarren postuan sailkatu da, 21:00 denborarekin, eta Zarautz bederatzigarren, 21:12 denborarekin.
VI. Getariako Estropadako lehenbiziko jardunaldia, berriz, atzo arratsaldean jokatu zuten udalerriko uretan, KAE lehenbiziko mailan. Getaria nagusitu zen, 20:32 denborarekin. Irabazlearen atzetik, Zumaia sailkatu zen, lau segundu beranduago. Pedreñak egin zuen hirugarren (20:39).
Zarauzko traineruak 21:14 denbora egin du, eta beraz, zortzigarren postuan amaitu du estropada. Bederatzigarren postua Oriorentzat izan da, 21:33 denbora eginez.