VI. Getariako Estropadako lehenbiziko jardunaldia jokatu dute gaur arratsaldean udalerriko uretan, KAE lehenbiziko mailan. Getaria nagusitu da, 20:32 denborarekin. Irabazlearen atzetik, Zumaia sailkatu da, lau segundu beranduago. Pedreñak egin du hirugarren (20:39).
Zarauzko traineruak 21:14 denbora egin du, eta beraz, zortzigarren postuan amaitu du estropada. Bederatzigarren postua Oriorentzat izan da, 21:33 denbora eginez.
Bihar jokatuko bigarren eta azken jardunaldia, Getarian bertan, 11:30etik aurrera. Gaur eta biharko jardunaldietako onenak eskuratuko du Getariako Bandera.