Bi kontzertu antolatu dituzte Zarauzko Putzuzulon, asteazkenerako

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 24a

Salamancako UxMxAxC taldea, "estatuko talderik onena euren estiloan" taularatuko da asteazkenean, Putzuzulo gaztetxean. "Power violence politikoa" eskainiko dute. Horrez gain, Lokuria ordiziarrak ere izango dira, "orain dela gutxi, Zarautzen egiten zen moduan, hardcore punk basatia" eskaintzeko bi ahotsetara.

Emanaldiak 20:45etik aurrera izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide