Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioa aurkeztu dute gaur Madrilen. Besteak beste, joan den udazkenean Azpeitian eta Errezilen filmatutako Asier Altunak zuzendutako Amama filmak Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko du. Baserria ulertzeko bi moduren arteko talkan dago oinarrituta filma.
Filmako protagonistatetako bat Kandido Uranga aktore zumaiarra da. Horrez gain, Iraia Elias zarauztarra, Manu Uranga zumaiarra, Ander Lipus eta Amparo Badiola dira filmeko aktoreak.
Iraia Elias aktorea Eitzeta baserriko filmaketan (Nerea Uranga/Hitza)
Sail Ofizialean Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango diren beste bost filmak honakoak dira: El apóstata (Federico Veiroj), Un dia perfecte per volar (Marc Recha), Eva no duerme (Pablo Aguero), El rey de la Habana (Agusti Villaronga) eta Truman (Cesc Gay).
Donostiako Zinemaldiarean webgunean dago film zerrenda osoa.