Bihar ekingo diote LI. Zaporra Memorialari, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko uztailaren 28a

Bihar abiatuko dute Patxi Zaporraren oroimenezko LI. Binakako Pilota Txapelketa. 18:30etik aurrera hainbat partida jokatuko dituzte, Frontoi Txikin: lehenbizi Jauregi eta Aranburu, Urkizu eta Lizeagaren aurka ariko dira; ondoren, Odriozola-Lizaso, Zendoria-Telleriaren arteko partida izango da; gero, Eskudero eta Eskudero, Setien eta Gesalagaren kontra lehiatuko dira, eta azkenik, Lizaso eta Arruti, Huizi eta Muguruzaren aurka. Eguraldi txarra egingo baluke, partidak Zinema pilotalekuan jokatuko dituzte.

Abuztuaren 4an eta 6an izango dira finalaurdenak, abuztuaren 11ean finalerdiak eta finala, berriz, abuztuaren 13an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide