Itsas pasealeku bukaerako pasabidea, irekita

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 23a

Zabaldu dute Borgetotik pasabiderako sarbidea. Maiatzaren 20an hasi ziren gune horretan lanak egiten, eta hainbat aldaketa egin dute: Malekoiaren amaieran taberna egonkorra, komun publiko bat, golfeko pasealekurako pasaera, itsas pasealekutik hondartzarako jaitsiera eta Aresti kaletik malekoirako eta hondartzarako bidea—aldapa bat egin dute lehen eskailerak zeuden lekuan— egin dituzte. Modu horretan, besteak beste, irisgarritasuna bermatuta geratu da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide