Inhabilitazio zigorra zehaztu diete 35/02 sumarioan zigortuei

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 22a

(O.L.A./Hitza)

Gorenak ebatzi du ezingo dutela hauteskundeetara aurkeztu Joseba Permachek, Rufi Etxeberriak, Juan Kruz Aldasorok, Joseba Alvarezek, Karmelo Landak, Jon Gorrotxategik, Floren Aoizek eta Antton Morcillok.

Espainiako Auzitegi Gorenak, 101 herriko taberna konfiskatzeko erabakiarekin batera, hogei lagun zigortu zituen. "ETAren fronte insituzionala" osatzea egotzi zien horietako zortziri: Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Karmelo Landa, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillori. Kartzela zigorraz gain, "kargu publikoetarako inhabilitazio berezia" ezarri zieten; urtebete eta hamar hilabetekoa lehenengo bostei, eta urte eta erdikoa gainerakoei. Jarraitu irakurtzen Berria.eus atariko albistea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide