KULTURA // Monika Zumeta eta Enara Goikoetxearen Izenik gabe filma eta Angel Sandimasen Gernika animaziozko film laburra eskainiko dituzte bihar Modelo aretoan. Biak Merkatu Plazan ikusgai dagoen Jose Luis Zumetaren erakusketarekin lotuta daude. 19:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, eta sarrera librea izango da, eserlekuak bete arte.