Euskadiko Traineru Txapelketa, asteazken honetan 18:30etik aurrera

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 22a

Zumaia Salegi da bandera lortzeko faboritoetako bat (Argazkia: Klausser)

Lekeition jokatuko dute aurten Euskadiko Traineru Txapelketa, eta zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, (18:30ean, EITBen). Emakumezkoetan eskualdeak bi ordezkari izango ditu: Zumaia eta Orio. Zumaia da faborito, baina San Juan oso parekatuta dabil berarekin, eta ikusteko dago nork eramango duen bandera. Laugarren taldea Hibaika izango da. Txanda bakarreko estropada izango da. 2.778 metro egingo dituzte, bi luze eta ziaboga bakarra.

Ondoren gizonezkoen txanda etorriko da. Eskualdetik Orio sailkatu da  lehiarako, Gipuzkoako Txapelketan bigarren egin ondoren. Bi txanda egingo dituzte. Aurrenekoan Zierbena, Isuntza, San Juan eta San Pedro neurtuko dira, eta bigarrenean, berriz, Urdaibaik, Kaikuk, Hondarribik eta Oriok hartuko dute parte. 5.556 metro egingo dituzte, lau luze eta hiru ziaboga.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide