KULTURA // Salamancako UxMxAxC taldea, «estatuko talderik onena euren estiloan» taularatuko da bihar, Putzuzulo gaztetxean. «Power violence politikoa» eskainiko dute. Horrez gain, Lokuria ordiziarrak ere izango dira, «orain dela gutxi, Zarautzen egiten zen moduan, hardcore punk basatia» eskaintzeko bi ahotsetara. Emanaldiak 20:45etik aurrera izango dira.