Eneko Landaburu Europako Batzordeko Kanpo Politiketako zuzendari orokor oihak eta Jacques Delors institutuko zuzendariak hitzaldi bat eskainiko dute gaur arratsaldean Zarauzko Zazpi aretoan. Europa. Zertarako? izena jarri diote izenburutzat, eta bertan Europako Batasunak egun bizi duen krisiaz ariko da Landaburu, eta egoera horrek behar duen erantzun politiko azkarraz.
Mario Onaindia Fundazioak antolatu du ekitaldia, eta Zazpi kultur aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Juan Mari Seguesek aurkeztuko du hitzaldi hori.