Emakumezkoetan, zumaiarrek behin baino gehiagotan irabazi dute Gipuzkoako Txapelketa (Irutxuloko Hitza)
Urtero bezala, astegunean jokatuko dute aurten ere arrauneko Gipuzkoako Txapelketa. Herrialdeko hainbat eta hainbat talde elkartzen dira, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan. Izan ere, kasu horretan, ez dira desberdintzen ligak eta mailak. Eskualdeari dagokionez, arraun taldeak dituzten lau herriek hartuko dute parte: Oriok, Zarautzek, Getariak eta Zumaiak.
18:30ean hasiko da Gipuzkoako Txapelketa, Donostiako uretan. Ohi bezala, emakumezkoak uretaratuko dira aurrena beren lana egiteko. Gizonen txanda ondoren etorriko da. Iaz Oriok eraman zuen gizonezkoetan bandera, eta San Juanek, berriz, emakumezkoena.