Nadeth Agirre (Argazkia: Karkara)
Gaztea da Nadeth Agirre (Orio, Gipuzkoa, 1993), baina Oriok trainerua atera zuenetik, berak gobernatzen du ontzia. Badira urte batzuk ordutik, eta bereizgarri hau izaten ari da haren taldea: hobetuz doa urtez urte. Beste koska bat igo nahi du aurten, eta horretarako ezinbestekoa zaio Euskotren ligan sartzea. Bihar eta etzi jokatuko dira sailkatze estropadak, eta konfiantzaz mintzo da Orioko patroia: «Bihar bertan nahi dugu erabakita utzi, etziko utzi gabe».
Oriorentzat asteburu hau da denboraldiko unerik garrantzitsuena?
Hala da, bai. Euskotren ligan aritu nahi dugu, eta sailkatzea da gure helburua. Sekulako gogoa dugu sailkatzeko bi estropada hauek jokatzeko.
Prestakuntza osoa sailkatze estropada honetara bideratu duzue?
Bai. Beste estropadak erabili ditugu estropada hau lantzeko, eta hauxe da orain daukagun helburu nagusia. Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.