‘Jurassic World’ filma izango da ikusgai bihartik astelehenera, Zarauzko Modelo aretoan

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 9a

 

Ekaineko atsedenaldiaren ostean, martxan da berriz ere zinema eskaintza Modelo aretoan. Bihartik hasi eta astelehenera arte Jurassic World filma izango da ikusgai. Eguneko bi saio eskainiko dituzte: bata 19:30ean eta bestea 22:00etan. Txartel bakoitza bost euro kostako da, asteartean izan ezik. Ikuslearen Eguna izanda, lau euro ordaindu beharko da txartela.

https://youtu.be/zfURZ-Vb8_E

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide