KIROLA // Frontoi Txikiko Emakumezkoen VII. Paleta Txapelketa antolatu du ZKEko pilota atalak. Uztailaren 20an abiatuko dute eta finala hilaren 30ean jokatuko da. Partidak paletaz jokatuko dira, teniseko pilotarekin. Uztailaren 17ra arte eman ahalko da izena, 943-83 14 63 edo 670-89 03 05 (Maite) telefono zenbakietara deituta.