Ostiraletik hasi eta igandera bitartean festa giroan murgilduko da Vista Alegre auzoa. Askotariko ekitaldiak izango dira: haurrentzat jokoak eta tailerrak; toka, tortila, saskiratze eta penalti txapelketak eta baita poteo elegantea ere, besteak beste. Hona hemen egitaraua:
Ostirala, uztailak 10
18:00. Txupinazoa, txistulari eta buruhandiekin.
Segidan. Dardo lehiaketa.
20:30. Sardinada Musikarien plazan.
Segidan. Dardo lehiaketa.
22:30. Eromeria taldearen kontzertua.
Larunbata, uztailak 11
09:00. Diana.
10:30-12:00. Haurrentzako eskulanak eta marrazki librea.
12:00-13:30. Saskiratze eta penalti lehiaketa eta motor eta patinete lehiaketa, 2-6 urte bitarteko haurrentzat.
14:30. Bazkari herrikoia eta auzoko erretiratuen bazkaria.
18:00. Zezen txikiak eta poney-ak.
19:00. Chinba Reproductions disko jartzailearen eskutik haurrentzako musika.
20:30. Patata tortila lehiaketa.
Segidan. Chinba Reproductions disko jartzailea.
02:00. Baratxuri zopa.
Igandea, uztailak 12
10:00. Diana.
12:00. Auzoko haurren ikuskizuna.
13:00. Txistorrada eta poteo elegantea
16:00. Pro Eventos XXI. haurrentzat puzgarri eta tailerrak.
18:00. Toka txapelketa.
Segidan. Haurrentzako txokolatada.