Uztailaren 28a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkeztu ahalko ditu sariketara. Bakoitzak gutxienez zortzi bertso izan beharko ditu, eta horiek originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Gaia librea izango da.
Zarauzko Kultura sailera eraman beharko dira bertsopaperak, Sanz Enea kultur etxera (Nafarroa kalea, 22). Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko. Lan originala aurkeztu beharko da, makinaz idatzita, orriaren alde bakarrean eta bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz. Izengoiti batekin sinatu beharko dira, eta aparteko gutun azal itxi batean jarri datuak—egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta beste xehetasunak. Gutun azalean izengoitia bera idatzi beharko da.
Iraileko lehenbiziko astean emango du epaimahaiak irabazleen izena jakitera, Euskal Jaien barruan antolatuko dute Bertsolari Gazteen XXXIX. Txapelketan.
Irabazleak 1.100 euro eta txapela eskuratuko ditu, eta 750 euro eta oroigarria bigarren sailkatzen denak.